“Demasiado bueno para
tirarlo/Onegia da botatzeko” "Me lo llevo/Nik eramango dut” izeneko
kanpainak 70.000 tuper
banatuko ditu eta partzuergoan dauden mankomunitate guztietako 650
ostalaritza-lokaletara zabalduko da.
Hondakinen Partzuergoa, ontziak
banatzeko kanpaina honen sustatzailea, Nafarroako Gobernuak, Lurralde
Kohesiorako Departamentuaren bitartez, eta hondakinak kudeatzeko 15
toki erakundek osatzen dute: Araxes Garaia, Baztango Udala, Bidausi,
Bortziriak, Eska Salazar, Irati, Malerreka, Mairaga, Mendialdea,
Montejurra, Zangoza, Sakana, Erriberagoitia, Erribera eta
Valdizarbe.
Foru Komunitatean hondakinak prebenitzeko Europako Astearen barruan,
Nafarroako Hondakinen Partzuergoak ekintza hau aurkeztu du.
Horretan, ontzi konpostagarriak banatuko dira taberna eta
jatetxeetako bezeroek soberako janaria eraman ahal izateko.
Ontziak material konpostagarriz eginak dira, eta erabili ondoren, nahi
adina aldiz berrerabili eta gero, konpostagailu batean edo bosgarren
edukiontzi gisa ezagutzen den edukiontzi organikoan utzi ahal izango
dira.
Tuperrekin batera, ostalaritzako lokalek banakako poltsak eta
mahai-zapiak banatuko dituzte mahaikide bakoitzarentzat. Poltsak eta
maha-zapiak Nafarroan egiten dira Smurfit Kappa Zangozan modu
jasangarrian eta ziurtatuan kudeatutako tokiko baso-eremuetako
lehengai berriztagarriekin.
Kanpaina honetan elikagaiak alferrik galtzea eta hondakinak
prebenitzea saihesteko erabiltzen diren paper-poltsa berrerabilgarriak
zelulosa-zuntzez eginda daude. Zuntz horiek zuhaitzen saretutik eta
zerratutako zuraren industriako hondakinak prozesatzetik ateratzen
dira. Birziklagarriak eta biodegradagarriak dira, bi eta bost hilabete
bitartean deskonposatzen dira eta ontzien garraian plastikozko poltsak
erabiltzea saihestuko dute.
Gainera, parte hartzen duten jatetxeek eta tabernek, kanpaina hau
ilustratzen duten 160.000 mahai-zapien bidez janari-soberakinak
aprobetxatzeko gonbidapena egingo diete bezeroei, "Me
lo llevo/Nik eramango dut" lelopean.
Sukaldaritza komertzialean eta
kolektiboan, alferrik galdutakoak merkaturatutako bolumen osoaren %
13 gainditzen du. Kantitate handienak % 20arekin egindako plateretan
eta % 15arekin egindako fruta eta barazkietan ematen dira.
Platereko hondarrak, jankidearen zati baten erantzukizuna dena, %
30era iristen dira. Menua tresna egokia izan daiteke elikagaien
xahuketa kontrolatzeko. Aurretik programatu behar da, batez ere
beharrezkoak ez diren gastuetarako, bai gastu ekonomikoetarako, bai
ingurumen-gastuetarako.
Menu bat egitea lan konplexua da; horregatik, Nafarroako Hondakinen
Partzuergoak ostalaritzak bere eguneroko zereginetan alferrik ez
galtzeko egiten duen lana babestu eta aitortu nahi du.
Atetxe
bakoitzak menuetatik datorren elikagai-xahuketa kopuru handia botatzen
du.
Kalkuluen arabera, 3.000 euro inguruko balioa duen korpurua doa urtero
zuzenean zaborretara.
Elikagai bakoitza onegia da botatzeko!